logo escuela
AUZPERRI

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

icono teléfono 948 760 250
cp.espinal@educacion.navarra.es
boton hh
boton lh
boton castellano

BERRIAK

Gabonetako jaialdia

Abenduaren 22an, asteartean, azken laneguna dela eta, eskolak eguerdian amaituko dira.

Eguerdiko 13h-etatik aitzin guraso guztiak gonbidatzen zaituztegu urtero zuen seme-alabek antolatzen duten jaialdira. Ilusio handiz prestatu dute dena. Beraz, guztiak ikustea espero dugu.

Ondoren, Haizea tabernan elkartuko gara zerbait hartzeko

 

Neguko kanpaina

Garai honetan ohikoa den bezala, gogorarazi nahi dizuegu gomendagarria dela zuen seme-alabek eskolan ibiltzeko beste oinetakoak ekartzea.

Elur garaian mendiko botekin etortzen ohi dira eta kalean ibilitzeko oso egokiak badira ere, gelan ez dira oso erosoak.

Esker mila.