Garraldako Eskolako ikasle ohiei elkarrizketak
Hilabete honetan Komunikazio Tailerreko ikasleok elkarrizketatzaile lana egin dugu, Garraldako ikasle ohiei elkarrizketa batzuk egin dizkiegu. Beraien eskolako bizipenari buruz eta Garraldatik ateratzean nola sentitu ziren galdetu diegu. Ada Montoya, Oier Erro, Izaskun Arrosagaray, Goreti Urtasun eta Mariana Cristobali elkarrizketak egin dizkiegu eta haien erantzunak oso interesgarriak izan dira. Elkarrizketa hauekin disfrutatu nahi baduzue, hementxe dituzue.
Jarraitu irakurtzen Garraldako Eskolako ikasle ohiei elkarrizketak
Iruñeko eskolen bisita
Pasa den astean, martxoak 12, Garraldako DBH3 eta DBH4. mailako ikasleak Iruñeko hainbat eskola bisitatzera joan ginen. Lanbide heziketako bi eskola eta Batxillergoko eskola bat ikusi genituen. Lehendabiziko Lanbide heziketako Maria Ana Sanz ikastetxea bisitatu genuen, bertan, hainbat ziklo aurkeztu zizkiguten: informatikakoa, administraziokoa… Ondoren, Virgen del Caminoko Lanbide heziketako ikastetxea bisitatu genuen eta bertako tailerrak nolakoak ziren ikusi eta nola…
Nerea Loiola idazlearen bisita Auñamendiko eskoletan
Martxoaren 12an eta 13an Nerea Loiola idazlearen bisita izan dugu Auñamendiko eskoletan. Luzaide-Arnegiko eskolan, Auritz eta Auzperriko ikasleekin, Garraldako LH eta DBHkoekin eta Zubiriko eskolako handienekin egon zen idazle zarauztarra. Etorri aurretik, gelan bere liburuak irakurri genituen: Harri bat poltsikoan txikienek, Azken Lanhütarra ertainek eta 7G Udalekuak eta Idatzi behar nizkizunak DBHko ikasleek. Bisitaren eguneko solasaldian liburu horiei buruzko galderak…
Jarraitu irakurtzen Nerea Loiola idazlearen bisita Auñamendiko eskoletan
Martxoak 8
Joan den ostiralean martxoaren 8a izan zen eta Emakumearen eguna ospatu genuen. Lehenengo patioan HH, LH, DBHko ikasleak eta irakasleak elkartu ginen kanpoan argazki bat ateratzeko. Horren ondoren, Maite Ruiz De Larramendi eta Maider Otegi etorri ziren beraien esperientzia kontatzeko. Urteetan zehar beraien ibilbidean izandako oztopoen berri eman ziguten eta beraien borrokak zein izan diren azaldu ziguten. Horretaz gain, gaur…
HONDAKINEN KUDEAKETA IKASTEN…
Ingurugiroa zaintzeko aldarria eginez hasi dugu martxoa Garraldako institutuan! Gaur, martxoaren aurreneko egunean, Bidausiko Jon etorri zaigu ikastetxera. Bertan, bi saio burutu ditu, DBHko 1. eta 2. mailetakoko ikasleekin lehenik eta 3. eta 4.ekoekin, ondoren, etxeetan zein eskolan bertan egiten dugun hondakinen kudeaketari buruz hausnartzeko. Ikasleak, taldeka lanean aritu dira eta hondakinen kudeaketako faseak landu dituzte: prebentzioa, berrerabilera, birziklatzea eta…
EUSKARAZKO MUSIKA ENTZUN NAHI??
Hementxe dituzu euskaraz musika entzuteko abesti zerrendak adinaren arabera sailkatuak. https://open.spotify.com/playlist/6GLmSFoiqIzBDzYuHSd5MS?si=6774adfe82a643b6 https://open.spotify.com/playlist/40tjwBNxTvVCHssd4dPA0b?si=e346d833c7914308