Hezkuntza
behar espezifikoak dauzkaten ikasleen atentzioa
hobetzen laguntzeko espezializatutako zerbitzua
da. Ikastetxeen eta hauetan dauden orientatzaileen
baliabideen izaera osagarri eta lagungarria
du. Ikastetxeen eskaerei erantzuteko. laguntza
eta baliabideak eskeintzen ditu.
Hezkuntza
Bereziko alorrean informazio, aholkularitza
eta baliabide laguntza zentru bat da.
Nafarroako
Hezkuntza Bereziaren antolaketa eta garapenerako
eta alor honetan dauden berrikuntza eta ikerketa
esperientziak sustatzeko Hezkuntza Departamentuaren
tresna bat da.
Nafarroako
Foru Komunitatean ikastetxeei ematen zaizkien
laguntza baliabideen antolaketa hiru azpisistemetan
antolatzen da: arrunta, arlokakoa eta probintziala.
Hauek espezializazio maila ezberdinei erantzuten
diete eta ondoko taulan atxikitzen dira. Azpisistema
probintziala Hezkuntza Bereziko Baliabe Zentruari
dagokio, espezializazio haundiagoko egitura
bat delarik.