FOTO DEL CREENA
CASTELLANO  
INFORMAZIO ETA BITARTEKOEN ARLOA
BALORAZIO ETA AHOLKULARITZA ARLOA
ATENTZIO ZUZENEKO ARLOA
 
Esku-hartze eskaera Zaintzaile eskaera Hizkiaren tamaina A+   a-  Tuterako NHBBZ

ZE ZERBITZU ESKEINTZEN DITU?
 

 
 
 
 

Hiru sailetan dago banatua:

 

Informazio eta Bitartekoen sailak hezkuntza komunitatearen eskaerak jasoko eta bideratuko ditu eta hezkuntza materialen eta baliabideen zabalkundea bultzatuko du. Modu berean, eskolatze aldian zein lan mundurako bidean familientzako laguntza eta gida izanen da.

 

Balorazio eta Aholkularitza Saila behar espezifikoak dauzkan ikasleriaren hezkuntza erantzun ezberdinei buruzko guztian ikastetxeei laguntzeaz arduratuko da.

 

Atentzio Zuzeneko Saila-k ikasleriarentzako eskuhartze zuzeneko funtzio osagarriak beteko ditu, beti ere ikasleen beharren espezifikotasunak hala eskatuz gero.

 

 

INFORMAZIO ETA BITARTEKOEN SAILA

 

Hiru unitatetan dago banatua:

 

Informazioa eta lan-munduko txertaketa

Sektore ezberdinentzako informazioa eskeintzen du: familiak, ikastetxeak, irakasleria, hezkuntza eta gizarte baliabideen inguruko entitate eta elkarteak.

Ezintasunak dituen ikasleriarentzako lan munduan txertatzeko proposamenak garatzen ditu.

Hasierako Lanbide Kualifikazio  Berezirako Programak (PCPIE) planifikatzen eta kudeatzen ditu Lanbide Heziketarekin batera.

 

Funts Bibliografiko eta Dokumentalen Unitatea

Kontsulta, mailegua, orientazioa, aniztasunaren trataerari eta lan egiteko modu inklusiboei buruzko berrikuntza eta ikerketa dokumentu eta esperientzien zabalkundea, material kurrikularrak eta balorazio tresnak.

 

Baliabide Material eta Teknologia Berrien Unitatea

Aholkularitza pedagogiko, kontsulta, orientazio eta kurrikulurako sarbidea errazten duten baliabide teknologikoen egokitze eta zabalkundea.

 

BALORAZIO ETA AHOLKULARITZA SAILA

 

Sei talde espezifikotan dago banatua:

 

Entzumena eta Lengoaia

Jarrera

Motorikoak

Psikikoak

Ikusmena eta Kapazitate Altuak

Hezkuntza Laguntza Programa

 

 

 

Funtzioak

 

  • Beren eskolatzearen aurretik urritasunak eta gabeziak dituzten haurrak baloratzea eta orientabideak ematea.
  • Ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean eskolatze modalitateak proposatzea.
  • Jarduketa eta laguntza egitasmoak ezartzea.
  • Laguntza psikopedagogikoa ematea.
  • Aparteko baliabide materialez hornitzea.
  • Ikastetxeetan modu zuzen zein ez-zuzenean eskuhartzea.
  • Kasuen jarraipen eta ebaluaketan elkarlanean aritzea.
  • Ikuspegi inklusibo eta kulturarteko batetik laguntza espezifikoko hezkuntza beharrak dituen ikasleriaren atentzioan irakasleriari eta ikastetxeei laguntzea.

 

 

ATENTZIO ZUZENEKO SAILA

 

Hiru taldetan dago banatua:

 

Atentzio Goiztiarreko Taldea

Etxeko eta Ospitaleko Laguntza Taldea

Jarrerako Atentzio Zuzeneko Taldea

 

 

Funtzioak

  • Atentzio Goiztiarreko Taldeak, titularitate publikoko Haur Eskoletan, hezkuntza laguntza behar bereziak dauzkan ikasleriari hezkuntza erantzun egokia antolatzen eta koordinatzen du.
  • Etxeko eta Ospitaleko Laguntza Taldeak gaixotasunagatik ospitalean edo etxean dagoen ikasleriaren hezkuntza eskuhartzea ematen eta koordinatzen du jatorrizko ikastetxeekin zein haurren familiekin.
  • Jarrerako Atentzio Zuzeneko Taldeak berez kategoria psikiatrikoen portaera nahasteei lotzen zaizkien hezkuntza behar bereziak dituen ikasleriaren interbentziorako funtzio osagarriak betetzen ditu.

 

Bestelako zeharkako funtzioak

  • Baliabide kurrikularren sorkuntza.
  • Irakasleriaren formakuntzan lankidetzan aritzea.
  • Ikerketa.

 

Igerilekua

  • Gabezia motorikoak dituen ikasleriari egiten zaio kasu.
  • Langileria: begiralea eta zaintzailea.ç

 

CREENA-ko profesionalak

    • Orientatzaileak (psikologoak eta pedagogoak).
    • Pedagogia Terapeutikoko irakasleak.
    • Entzumena eta Lengoaia irakasleak.
    • Fisioterapeutak.
    • Komunitatearentzako Zerbitzuetarako irakasle Teknikoak.
    • Esparruetako irakasleak.
    • Lehen Hezkuntzako irakasleak.
    • Irakasleak ez diren langileriak