Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.
Emaitzak ikusteko jarraibideak eta bideoa
PROBAREN BALORAZIOA
“Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez (ikus. 715/2012 Ebazpena, azaroaren 27koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2013ko deialdiak onesten dituena).
ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA
Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan nahiz Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz. Proba Idatziaren behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (MAIATZAREN 6an eta 7an). Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu MAIATZAREN 20an, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:
http://centros.educacion.navarra.es/eibz
http://www.educacion.navarra.es
http://www.navarra.es/
AZTERKETA IKUSTEA
Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 18AN ETA 19AN, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.
Azterketak ikusteko: EKAINAREN 25ean eta 26an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.
AHOZKO PROBA (DATAK ETA TOKIA)
AZTERKETA EGUNAK: MAIATZAREN 24a eta 25a
MAIATZAREN 20an, Proba Idatziaren behin betiko emaitzekin batera, azterketari bakoitzari dagozkion data eta ordua argitaratuko dira.
Zubiarte, 13 - UHARTE-IRUÑEA-