
Aspaldi da irailaren 26an Hizkuntzen Egun Europarra ospatzen dela Europa guztian.
Europar Batasuneko herri eta hiri anitzek milaka jarduera, ekitaldi, ospakizun burutuko dituzte egun hau behar bezala ospatzeko: hitzaldiak, irakurraldiak, telebista programak, irrati emankizunak, antzerki saioak eta abar.
Iruñeko Hizkuntza Eskolak ere parte hartu nahi du ospakizun honetan, iruñarrak eta nafar hiritar oro hizkuntzak ikastera eta erabiltzera animatzeko, horretarako jarduera batzuk antolatu ditu EOIPk.
Mahai-inguruan Keiko Suzuki (japoniera), Aisling O’Donovan (ingelesa), Marc Monreal (frantsesa), Diana Chow (txinera) eta Marian Larre (ingelesa) irakasleek esku hartuko dute. Mahaia irailaren 26an bilduko da, arratsaldeko 7etan, eskolako Baliabide Gelan (lehen solairuan). Hitzaldiaren gaia: Hizkuntzak maite ditugu! Bertan irakasle hauek zergatik dauden hizkuntzekin maiteminduta azalduko digute, ez duzu galtzen ahal!
Hizkuntzekin maiteminduak!
Galdetegi bai izanen da, bertan 10 galdera eginen ditugu, beti ere, Europako eta munduko hizkuntzei buruz, eleaniztasunari buruz … Galdera guztiak asmatzen dituztenen artean 100 euroko hiru bale zozketatuko dira material didaktikoa erosteko. (Galdetegia eskolako webgunean dago eskuragarri: http://centros.educacion.navarra.es/eoip ) Erantzunak urriaren 17a baino lehen eskolara igorri beharko dira, posta arruntaz, faxez edota posta elektroniko honetara eoip.biblio@educacion.navarra.es
Lehiaketako irabazleak
Azter ezazu zure hizkuntza gaitasuna 42 hizkuntzatan
Youtube - What is the European Day of Languages?
Youtube - European Day of Languages - TV spot
26 de septiembre - Celebrando la diversidad lingĂĽĂstica - Patxi Telletxea
26 de septiembre - DĂa Europeo de las lenguas - Michael McGrath