Ikus dezakezunez, webgunea berritu egin dugu. Helburu bakarrarekin egin dugu: hezkuntza komunitate osoari erraztu egin nahi izan diogu eskolarekin duen harremana. IHEOri buruzko argibideak eta zerbitzuak jasotzeko bide zuzena eta ulerterraza eskaini nahi dugu, bitartekorik gabe, hitz batean, zuzen-zuzena.
Webgune berri hau hagitzez hurbilagoa eta erabilerrazagoa da. Begi kolpe batean antzematen ahal da eskaintzen duena. Hiru atal nagusi ditu; batetik, ESKOLAri buruzko argibide orokorrak, bestetik, ikasten ahal diren HIZKUNTZEN gainean informazio zabala, eta azkenik, ADMINISTRAZIO atalean eskolan izena emateko bete behar diren urratsak zehazten ditu.
Eskolan burutzen diren jarduera osagarriak ez dira falta webgunean: mintza-praktika taldeak, tailerrak, eskolako irratia, Vox Populi aldizkaria, hizkuntza ez-ofizialak eta Baliabide Gela klik batean eskura izanen ditu erabiltzaileak, jarduera egutegia eta azken berriak atzean utzi gabe, jakina.
IHEOko webgunea zerbitzu elebiduna da, gazteleraz eta euskaraz ematen dena, argibide eta informazio nagusiak etengabe gaurkotzen dira. 2009. urtean 250.000 bisita jaso zituen gure web orrialdeak. Erabiltzaileek gehien estimatzen dituzten zerbitzuak: azterketa egutegia, emaitza akademikoen kontsulta eta matrikula librea egiteko ematen duen aukera da.
Guk egin dugu gure lana, orain zuri dagokizu erabiltzea eta etekin ezin hobea ateratzea. Zu guregandik hurbilago eta erosoago egotea nahi genuke. Ez ezazu zalantzarik izan guri edozein iradokizun eta ideia helarazteko. Badakigu gure zerbitzua hobetzeko etengabe lanean aritu behar dugula, ziur gara zure laguntza eta gomendioekin lortuko dugula. Aldez aitzinetik mila esker zerbitzua hobetzen laguntzeagatik.