JUANTO APEZETXEARI

   ELKARRIZKETA

 

 

-Noiz eta non jaio zinen?

Donostian, baina ni Nafarra naiz Oieregikoa. Nire gurasoak horkoak dira baina orain Donezteben bizi dira. Donostian bizi nintzen baina urte batez bakarrik, nire gurasoek hor egiten zutelako lan, eta horregatik jaio nintzen hor.

-Zer eta non ikasi zenuen? Zenbat urtez?

Institutuan ibili nintzen Oronozen, gero ingenieritza teknikoa ikasi nuen Atarrabian eta gero joan nintzen INEF ikastera Lleidara, eta han egon nintzen 5 urtez, eta gero hasi nintzen lan egiten hezkuntzan eta udaletxe batzuetan.

-Zein lan izan duzu zure bizitza osoan zehar?

Ba, hezkuntzaren arloan eta kudeaketaren arloan, udaletxeetan eta horrela.

-Zein da eskubaloia aukeratzearen arrazoia?

Ba egia esan ez dakit, txikitan hasi nintzen Donezteben jokatzen eta hori zen ia aukera bakarra. Orduan hasi nintzen eta leporaino sartu nintzen. Gero konturatu nintzen nire pasioa entrenatzea zela, eta 21 urterekin jokatzeari utzi nion eta entrenatzen hasi nintzen, beno entrenatzen 17 urterekin hasi nintzen.

-Eskubaloiaz aparte, beste hobbiren bat al daukazu?

Bai, ni normalean astero paletan jolasten dut, hori da batez ere nire hobbirik handiena, azkenean eskubaloia da lana baina erlaxatzeko paletan jolasten dut. Eta gero ba, gustatzen zait kirola egitea: bizikleta edo korrika egitea. Astean lautan gutxienez egiten dut zerbait.

-Zu nahiko ospetsua izan zara bi gauza garrantzitsu egiteagatik: Itxako Super ligara igotzeagatik eta Helvetia Anaitasuna División de Honorrera igotzeagatik. Zuk uste duzu meritu guztia zuk daukazula edo jokalariek daukatela?

Jokalariek dudarik gabe. Nik ez dut golik sartzen eta ia-ia ez dut ezer egiten, jokalariak dira garrantzitsuenak eta inportanteenak. Entrenatzaileok saiatzen gara zerbait egiten, konpontzen.

-Zenbat urtez egon zinen Itxako eskubaloi taldea entrenatzen? Duela zenbat hasi zinen Helvetia Anaitasuna entrenatzen?

2 urte eta erdi egon nintzen Itxako eskubaloi taldea entrenatzen, nahiko ongi baina neskak entrenatzea oso zaila da, niretzat behintzat bai, oso ezberdina baita. Harremanak oso konplexuak baitira haien artean. Baina beno azkenean klasifikatu egin ginen Europan sartzeko eta orduan momentu horretan ezin nuen konpajinatu nire lana institutuetan eta entrenatzaile lanararekin, lizentzia bat ezin izan nuen lortu eta orduan utzi egin nuen. Eta gero Anaitasunara itzuli nintzen eta Anaitasunan 5 urte daramat.

-Itxako entrenatu baino lehenago beste talderik entrenatu al zenuen?

Bai, Anaitasunan bertan División de Honor B-n eta baita Nafarroako kadeteen selekzioan, Maristasen...

 

 

 

 

 

 


 

 

-Zein desberdintasun dago nesken talde bat eta mutilen talde bat entrenatzean?

Uf, oso zaila da hori azaltzea, nik esango nuke neskak konplexuagoak zaretela, gu gizonak oso sinpleak gara. Zuei ulertzea oso zaila da niretzat. Baina hala ere badauzka bere alde onak adibidez oso langileak zarete.

-Momentu txarrik izan al duzu entrenatzerako orduan?

Bai beti, momentu txarrak momentu onak, baina hori eguneroko gauza da, eta batzuetan oso kezkatuta joaten naiz etxera, haserre... eta beste batzuetan justu kontrakoa.

-Eta guztia bertan behera uzteko gogoa?

Bai, baina ez dakit, baina denboraldiaren hasieran konpromisoa hartzen duzu eta horrekin jarraitu behar da. Adibidez aurten nire intentzioa zen institutuan lanik ez egitea, eta entrenatzen jarraitu baina azkenean lortu genuen lotzea eta institutua aurten berria da niretzat eta azkenean esfortzu hori egiten ari naiz, ez dakit nola bukatuko dudan maiatzean.

-Zeintzuk izan dira momenturik onenak?

Ez dakit, agian momentu bateko lorpena, baina egunero daude momentu onak eta momentu txarrak. Agian hori da gehien gustatzen zaidana eguneroko gauzak, egunero egiten dituzun helburu txikiak lortzea.

-Zerk eraman zintuen irakaslea izatera?

Ba ez dakit, ni beti ibili izan naiz txikiak entrenatzen, batxilerrean garbi nuen INEF egitea gustokoa nuela, kirolen mundua beti izan da nire gustokoa. Beti gustatu zait kirol munduarekin zer ikusirik zuen zerbait egitea.

-Zenbat ikastolatan egon zara klaseak ematen?

Ba, hasieran interino ibili nintzen. Hemen Iruñan Maristas-en, Burlatan, Donibanen, Lizarran, Vianan, Altsasun, Karkastillon, San Adrian-en eta Lodosan.

-Gustura zaude IES Zizur institutuan? Hurrengo urtean ahal izanez gero, hemen gelditzea gustatuko litzaizuke?

Bai, oso gustora nago. Bai, printzipioz 5 urtez egongo naiz hemen, konpromiso bat daukadalako Nafarroako Gobernuarekin euskarazko birziklaia egiteagatik.

-Zer egiten duzu zuk, zure ikasleek egoera fisiko hori hobetu dezaten?

Beno hori badakizue ez? Kurtsoaren arabera, desberdina da adibidez DBHko 2.kurtsoan edo Batxilergoan. Batxilergoan azkenengo helburua da, zuek zuen kabuz zerbait egitea, ez dakit, saltsa hori zuen barruan sartzea eta ez dakit motibatzea. 2. edo 3. DBHen aldiz, klaseak ez dira autoritarioak baizik eta zuzenketak eta horrelakoak egin behar dira. Azkenengo helburua hori da, zuen kabuz motibatzea eta idenpendentzia lortzea arlo honetan.

-Beno ba, eskerrik asko gure galderei erantzuteagatik.

Bale ba, zuei.

 



Egileak: Andrea Álvarez

eta

Olatz Tirapu