|
|
May 16th, 2012 | Category: Jarduera Osagarriak | Hilabete honen 30ean, 16:30etan Mendillorriko insitutuan GNU/Linux-en install party bat ospatuko dugu.
Bertara zuen ordenagailuak ekarri eta gnu/linux banaketa bat instalatuko dugu.
Honi buruzko informazio gehiago lortzeko:
Baliabideak ongi antolatzeko, mezedez bidali ezazue posta bat infomendi@gmail.com helbidera. Esan zenbat etorriko zareten eta ekarriko dituzuen ordenagailuen ezaugarri nagsuiak.
Jarduera hau guztiz irekita dago, gonbidatu zuen lagunak, familia eta interesatuta egon daitekeen edonork.
Hedatu sare sozialetan.
Deskargatu kartela eta banatu!
May 10th, 2012 | Category: General | 
Ikastetxeko euskara taldeak lehen piropo lehiaketa antolatu du euskara modu sortzaile, ez sexista, adierazkor eta ludikoan zabaltzeko asmoz.
“Piropoak maitakorrak bai baina ez dira leialak, ez dira bihotzeko azukre koxkorrari bakarrik esatekoak: jende gehienak du ezaugarri piropogarriren bat. Baina denei ezin zaie piropo bera bota, pertsonalizatuak gustukoagoak baitira, bakoitzaren neurri-neurrira egindakoak”.
OINARRIAK
- Nork har dezake parte? Euskaraz dakien ikastetxeko ikasle orok.
- NOLA AURKEZTU: Folioerdi batean idatzia, alde batetik piropoa eta beste aldetik ikaslearen izen-abizenak eta taldea.
- NON AURKEZTU: Euskara Mintegian egongo den kutxa batean (beheko solairuko megamintegian).
- AURKEZTEKO EPEA: Maiatzaren 7tik 23ra.
- SARIA: 30 euroko txekea ELKAR musika eta liburu dendan erabiltzeko eta ROKOPOLISERA joateko sarrera 6 lagunentzat.
Animatu eta parte hartu!
Esaldi bakar baten truke saria jaso eta… zeinek daki?
Trena izango banintz, zure gorputzeko geltoki guztietan egingo nuke parada
Zuregatik sentitzen dudana tipexak ere ezin du ezabatu
Gure adiskidetasunaren sustraiak Gernikako arbolarenak baino iraunkorragoak dira.
May 6th, 2012 | Category: General |
NORK HAR DEZAKE PARTE? Lehiaketa aldian ikastetxeko ikasle guztiek, eta erakusketa aldian hezkuntza komunitateko kide orok parte hartu dezake.
GAIA Argazkietako gaia, kaleko munduaren agerpen ezberdinekin zerikusia daukan edozer izan daiteke (gure herri eta auzoetako kaleak, etxeak, eraikinak, hiriko tresneria, …) eta noski, matematikarekin erlazionatu behar dira.
AURKEZPENA Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki original aurkeztu ahal izango ditu, bai zuri beltzean bai koloretan. Hauek, argazki paperean aurkeztu beharko dira. Argazkiaren tamaina 15cm x 20cm ingurukoa izango da. DIN A4 tamainako kartulina batetan itsatsi beharko da eta Matematikako mintegiko edozein irakasleri emango zaio. Kartulinaren goikoaldean, matematikarekin erlazionatutako kontzeptu bati lotutako izenburua jarri beharko da, eta argazkiaren azpialdean berriz, azalpena bilduko duen testua gehituko zaio. Atzealdean, parte hartzailearen izen abizenak eta maila jarriko dira.
EPEA lanak aurkezteko epea maiatzaren 25ean amaituko da.
EPAIMAHAIA Matematika mintegiko irakasleek osatuko dute, Plastikako mintegiko irakasleen laguntzarekin. Lanaren originaltasuna, izenburuaren egokitasuna, kalitate plastikoa eta irudiaren teknika eta noski eduki matematikoa eta emandako azalpena hartuko dira kontutan.
SARIAK Hiru sari banatuko dira:
- Diploma
- 30€-ko hiru txeke opari.
- Sari sorpresa bat.
IRUDIEN EGILEAK IZATEA Argazkiak norberak egindakoak izango dira, ez dira interneten edo beste bide batzuetatik lortutako argazkiak onartuko. Mintegian argazki sarituen egileak izatea egiaztatuko da.
ARGAZKIEN ERABILERA Parte hartzen duten argazkiak mintegiko web orrian plazaratuko dira. Argazkien aukeraketa bat egin ostean, ikastetxean argazkien erakusketa egingo da. Parte hartzen duten argazkiak Matematikako mintegiak hartuko ditu jabetzan eta mintegiak helburu didaktikoekin erabili ditzazke, betiere, argazkiaren egilearen izena emango delarik. Egileei, argazkien negatibo edo artxibo digitala eskatzeko aukera izango du mintegiak.
May 6th, 2012 | Category: General | DBH 1/1ºESO Maila:
Irabazleak: Alejandro Aldunate (1ºE) eta Leire Moreno (1.K)
DBH 2/2ºESO Maila:
Irabazleak: Irati Garatea (2.K) eta Jorge Taracón (2ºD)
Hobekien sailkatuak, maiatzaren 19an Corellako Alhama BHI Institutuan ospatuko den Nafarroako XXVI Matematika Olinpiadan parte hartuko dute:
| - Caballero Villanueva, Sergio |
- Beloqui Ezquer, Idoia |
| - Garatea Moreno, Irati |
- Martincorena Aldaz, Pablo |
| - Romero Roldan, Ainara |
- Zurbano Eraso, Ander |
| - Tarancón Díez, Jorge |
- Martins Pires, Edgar Antonio |
| Ordezkoak |
|
| - Andueza Rodrigo, Patxi |
- Guillen Beaumont, Pablo |
| - Hernandez Salvo, Julen |
- Huarte Mañu, David |
Parte hartu dute: Continue reading II. Matematika Aurre-Olinpiada Lehiaketa
April 19th, 2012 | Category: Jarduera Osagarriak |
March 29th, 2012 | Category: General, Orientazioa | Atxikitzen dizuet osteguneko aurkezpena
March 23rd, 2012 | Category: General, Orientazioa | Atxikitzen dizuet osteguneko aurkezpena
March 16th, 2012 | Category: General, Orientazioa | Hemen selektibitateko nota kalkulatzeko kalkulu orri bat eseki dut.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko zein Euskal Herriko Unibertsitateko ponderazioak ditu.
Lehenengo bertsioa da, agian akatsak ditu oraindik, Izatekotan abisatu mesedez.
Oso erraza da erabiltzeko, ikasgai bakoitzaren notak jarri eta selektibitatean nota igotzeko ikasgaiak, zerrendatik aukeratu, baita egin nahi duzuen karrera ere (dakizuenez, honen arabera sartzeko nota alda daiteke).
selektibitatea
Lan hau CC-by-SA lizentziarekin banatzen da.
Oharra: Arazorik baduzue fitxategia irekitzeko, ods formatu estandarrean dago, openoffice.org eta libreoffice programa askeek irakur dezaketena.
March 15th, 2012 | Category: Ikasketak | Galde-sorta sozioekonomikoa online egitea:
- Aplikazioaren webgunea [www]
- Argibideak [PDF]
-
Nafarroako Ebaluazioak
March 7th, 2012 | Category: General, Orientazioa | Hemen 4. DBHko gaztelerako ikasle batzuk, Lanbide Hastapenak ikasgaian egindako orientazio akademikoaren lana duzue (gazteleraz egina).
|
|