IES PEDRO DE URSUA BHI

Mendillorriko Bigarren Hezkuntza Publikoa La Enseñanza Secundaria Pública de Mendillorri

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
ies pedro de ursua bhi / ongi etorriak / bienvenidos

Mobilizazioen Egutegia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hemen duzue maiatzarako proposatu diren mobilizazioen egutegia.

Plataformaren bloga: http://ezdagosalgainosevende.wordpress.com/

 

1. Piropo lehiaketa badator...

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

piropo

Ikastetxeko euskara taldeak lehen piropo lehiaketa antolatu du euskara modu sortzaile, ez sexista, adierazkor eta ludikoan zabaltzeko asmoz.

"Piropoak maitakorrak bai baina ez dira leialak, ez dira bihotzeko azukre koxkorrari bakarrik esatekoak: jende gehienak du ezaugarri piropogarriren bat. Baina denei ezin zaie piropo bera bota, pertsonalizatuak gustukoagoak baitira, bakoitzaren neurri-neurrira egindakoak".

OINARRIAK

  • Nork har dezake parte? Euskaraz dakien ikastetxeko ikasle orok.
  • NOLA AURKEZTU: Folioerdi batean idatzia, alde batetik piropoa eta beste aldetik ikaslearen izen-abizenak eta taldea.
  • NON AURKEZTU: Euskara Mintegian egongo den kutxa batean (beheko solairuko megamintegian).
  • AURKEZTEKO EPEA: Maiatzaren 7tik 23ra.
  • SARIA: 30 euroko txekea ELKAR musika eta liburu dendan erabiltzeko eta ROKOPOLISERA joateko sarrera 6 lagunentzat.

 

Animatu eta parte hartu!

Esaldi bakar baten truke saria jaso eta...zeinek daki?


Trena izango banintz, zure gorputzeko geltoki guztietan egingo nuke parada

Zuregatik sentitzen dudana tipexak ere ezin du ezabatu

Gure adiskidetasunaren sustraiak Gernikako arbolarenak baino iraunkorragoak dira.

 

 

Matematikako III. Argazki lehiaketa - Kalez kale matematikekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

NORK HAR DEZAKE PARTE? Lehiaketa aldian ikastetxeko ikasle guztiek, eta erakusketa aldian hezkuntza komunitateko kide orok parte hartu dezake.

GAIA Argazkietako gaia, kaleko munduaren agerpen ezberdinekin zerikusia daukan edozer izan daiteke (gure herri eta auzoetako kaleak, etxeak, eraikinak, hiriko tresneria, ...) eta noski, matematikarekin erlazionatu behar dira.

AURKEZPENA Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki original aurkeztu ahal izango ditu, bai zuri beltzean bai koloretan. Hauek, argazki paperean aurkeztu beharko dira. Argazkiaren tamaina 15cm x 20cm ingurukoa izango da. DIN A4 tamainako kartulina batetan itsatsi beharko da eta Matematikako mintegiko edozein irakasleri emango zaio. Kartulinaren goikoaldean, matematikarekin erlazionatutako kontzeptu bati lotutako izenburua jarri beharko da, eta argazkiaren azpialdean berriz, azalpena bilduko duen testua gehituko zaio. Atzealdean, parte hartzailearen izen abizenak eta maila jarriko dira.

EPEA lanak aurkezteko epea maiatzaren 25ean amaituko da.

EPAIMAHAIA Matematika mintegiko irakasleek osatuko dute, Plastikako mintegiko irakasleen laguntzarekin. Lanaren originaltasuna, izenburuaren egokitasuna, kalitate plastikoa eta irudiaren teknika eta noski eduki matematikoa eta emandako azalpena hartuko dira kontutan.

SARIAK Hiru sari banatuko dira:

  • Diploma

  • 30€-ko hiru txeke opari.

  • Sari sorpresa bat.

IRUDIEN EGILEAK IZATEA Argazkiak norberak egindakoak izango dira, ez dira interneten edo beste bide batzuetatik lortutako argazkiak onartuko. Mintegian argazki sarituen egileak izatea egiaztatuko da.

ARGAZKIEN ERABILERA Parte hartzen duten argazkiak mintegiko web orrian plazaratuko dira. Argazkien aukeraketa bat egin ostean, ikastetxean argazkien erakusketa egingo da. Parte hartzen duten argazkiak Matematikako mintegiak hartuko ditu jabetzan eta mintegiak helburu didaktikoekin erabili ditzazke, betiere, argazkiaren egilearen izena emango delarik. Egileei, argazkien negatibo edo artxibo digitala eskatzeko aukera izango du mintegiak.

Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2012(e)ko maiatza(r)en 06-(e)an 20:31etan
 

II. Matematika Aurre-Olinpiada Lehiaketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

DBH 1/1ºESO Maila:

Irabazleak: Alejandro Aldunate (1ºE) eta Leire Moreno (1.K)


DBH 2/2ºESO Maila:

Irabazleak: Irati Garatea (2.K) eta Jorge Taracón (2ºD)

Hobekien sailkatuak, maiatzaren 19an Corellako Alhama BHI Institutuan ospatuko den Nafarroako XXVI Matematika Olinpiadan parte hartuko dute:

- Caballero Villanueva, Sergio

- Beloqui Ezquer, Idoia

- Garatea Moreno, Irati

- Martincorena Aldaz, Pablo

- Romero Roldan, Ainara

- Zurbano Eraso, Ander

- Tarancón Díez, Jorge

- Martins Pires, Edgar Antonio

Ordezkoak

 

- Andueza Rodrigo, Patxi

- Guillen Beaumont, Pablo

- Hernandez Salvo, Julen

- Huarte Mañu, David

 

Parte hartu dute:

Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2012(e)ko maiatza(r)en 06-(e)an 20:42etan Gehiago irakurri...
 


Orria: 1 Guztira: 8
Random Picture

Bisita-Liburua

Orain 2 bisitari eta 1 kide On line
hezkuntza departamenduko logoa


© 2010 | pedro de ursua bhi | uztarroz kontzejua 2, 31016 iruña | t. 948 164 058 | f. 948 164 059 | iespursu@pnte.cfnavarra.es |